Lege adierazpena
Hasiera 
Bookmark and Share

XEDEA
Lege adierazpena, www.medicosdelmundo.org web orrian agertzen diren informazioa eta zerbitzuak erabiltzaileen eskura zer baldintzatan jarriko diren arautzea xede duena. Web orri hori Munduko Medikuak elkartearena da; erakundearen sozietate helbidea Conde de Vilches kalea, 15 28028, Madrid da, eta IFK G-79408852 zenbakia du. Elkarteen erregistro nazionalean 91.009 zenbakiarekin erregistratuta dago, eta 1995/10/17ko Ministro Aginduak onura publikodun erakunde aitortu zuen.
Web orria darabilen pertsona orok erabiltzaile estatusa hartuko du; eta, ondorioz, honako Lege Adierazpen hau osorik eta inolako baldintzarik gabe onartzen duela ulertuko da. Kontrakorik adierazi ezean, atariko orrietan agertzen den informazio oro doakoa izango da.
Munduko Medikua elkarteak eskubidea izango du, hala erabakiz gero, edozein momentutan eta aurrez jakinarazteko beharrik gabe une honetan web orriak duen itxura, egitura, edukia, eta Lege Jakinarazpen hau bera ere moldatzeko. Aldaketa horiek web orrian argitaratzen diren momentutik aurrera jakinarazitzat emango dira.

ERABILTZAILEEN BETEBEHARRAK
Erabiltzaileak edukiak era arduratsuan, egokian eta zilegian erabiltzeko konpromisoa hartzen du, beti ere Legeari eta honako Lege Jakinarazpen honi jarraituz. Zehatzago, erabiltzaileak edukiak legearen, moralaren edo ordena publikoaren kontra ez erabiltzeko konpromisoa hartuko du, ez ditu web orrian agertzen diren edukiak kopiatuko, zabalduko, banatuko, publikoki komunikatuko edota moldatuko Munduko Medikuak elkarteak edo lehenago aipatutako eduki horien eskubideen legezko jabeak beren-beregi emandako baimenarekin ez bada. Baimen hori edozein euskarritan, hala fisikoan nola softwarean, eman ahal izango da.
Era berean, erabiltzaileak ezin izango du web orrian agertzen den diseinurik edota fonterik erabili Legearen, moralaren edota ordena publikoaren kontrako helburuekin.

ERANTZUKIZUNA MUGATZEA
Munduko Medikuek ez dute bermatzen web orriak etenik gabe funtzionatuko duenik edo eskuragarri egongo denik. Horrez gain, ez du bere gain hartuko funtzionamendu horren etenak edota erabiltzaileek egindako baliatze ezegokiek eragindako edozein motatako kalte-galerarik. Bereziki, Munduko Medikuek ez dute inolako erantzukizunik izango haren jabetza diren web orrialdeetan sartzeko sor daitezkeen arazoen gainean.

Munduko Medikuak elkarteak ez du web orrialdeko edukien fidagarritasuna eta erabilgarritasuna bermatzen, eta ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen edukiak transmititzeak, zabaltzeak, gordetzeak, publikoki komunikatzeak, jasotzeak, lortzeak, sartzeak edo edukiekin egindako antzeko beste edozein ekintzak eragin ditzakeen kalte-galerak. Munduko Medikuek ez dute bermatzen edukiak benetakoak, zehatzak, sakonak eta eguneratuak izango direnik.
Munduko Medikuak elkartea ez du bere gain hartzen edukiak benetakoak, zehatzak, sakonak eta eguneratuak ez izateak sor dezakeen edozein motatako kalte-galerarik.
 

HIPERESTEKAK
Web gune honek erabiltzaileei Interneteko beste atari eta orrialde batzuetara sartzea ahalbidetuko dien estekak bil ditzake (hemendik aurrera “Hiperesteka” deituko diegu). Kasu horietan, Munduko Medikuak elkarteak bitartekaritza zerbitzua eskainiko du, uztailaren 12ko Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeko 17. artikuluan biltzen den gisan. Era berean, erakundea Hiperesteken bidez ematen den informazioaren eta zerbitzuen erantzule izango da bakarrik eta soilik esteka horietan agertzen dena legearen kontrakoa dela jakinda, hura behar bezain azkar desaktibatzen ez badu.
Munduko Medikuak erakundea ez dago Hiperesteketan agertzen diren informazioaren eta zerbitzuen jakinaren gainean; ondorioz, ez da Hiperesteken legezkotasunak, kalitateak, eskuragarritasunak, akatsek eta eraginkortasunak eragindako kalteen erantzule, ez eta zuzenean Munduko Medikuei egotz ezin dakiokeen beste edozein motatako kalteren erantzule ere.
 

COOKIEKIN NABIGATZEA
Munduko Medikuak elkartearen web orriak ordenagailuan gordeta geldituko diren cookiak erabiltzen ditu. Cookiak gure ordenagailuak bezeroaren ordenagailura bidaltzen dituen artxibo txikiak dira, baina artxibo horiek ez digute haren izenari edo beste edozein motatako datu pertsonalei buruzko informaziorik ematen.
Erabiltzen ditugun cookiek ezin dute erabiltzailearen ordenagailuko daturik ez eta bertan jada existitzen den cookirik irakurri. Erabiltzailea Munduko Medikuak elkartearen web orrian zehar dabilenean, web orriaren zerbitzariak automatikoki aztertzen ditu ordenagailuaren IP helbidea, bisita hasi deneko eguna eta ordua, bisita amaitzen deneko momentua, eta baita bisitatu diren atalei buruzko informazioa ere. Zerbitzariak datu horien beharra du komunikatu ahal izateko eta egindako eskakizuna helarazteko. Eskakizuna nabigatzailearen bitartez pantailan ikusi ahal izango da.

Erabiltzaileak hala nahi izanez gero, haren nabigatzailea konfigura dezake cookiren bat jasotzera doanean ordenagailuak pantailan ohar bat agerraraz dezan. Horrez gain, erabiltzaileak ordenagailua konfigura dezake cookie horiek ez jasotzeko; horrek ez du www.medicosdelmundo.org orriko informazioa ikustea eragotziko.


JABETZA INTELEKTUALA
www.medicosdelmundo.org orriaren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren gaineko eskubideak (idatzitako informazioa, grafiko guztien diseinua, irudiak, soinu eta irudi artxiboak, argazkiak, grabazioak eta orokorrean web orriaren bidez eskura daitekeen material guztia barne hartuta) Médicos del Mundo Españarenak dira. Gure GKEari, eta ez beste inori, dagokio jabetza intelektualaren gaineko eskubide horiek ustiatzea, hala nola, zabaltze, banaketa, komunikazio publikoko eta eraldaketa eskubideak.
Web orri honetan agertzen den informazioa baimenik gabe erabiltzeak edota Munduko Medikuak elkartearenak diren Jabetza Intelektualaren edo Industrialaren eskubideak urratzeak legez ezarritako ondorioak ekarriko ditu.
Erabiltzaileak ezin izango du inolaz ere estekarik (linkik) sortu Interneteko edozein lekuren eta gure web orriaren artean, Munduko Medikuak elkarteak idatziz eta beren-beregi horretarako baimenik eman ez badio behintzat.
 

IRAUPENA
Web orriaren erabilera arautzen duen Lege Jakinarazpen honen iraupena mugagabea da, eta indarrean jarraituko du gunea aktibo dagoen bitartean. Erabiltzaileak Lege Jakinarazpena irakurri duela eta bertan esaten duen oro onartzen duela ulertuko da.
Era berean, Munduko Medikuak elkarteak Lege Jakinarazpen honetako edukiak edozein momentutan moldatu ahal izango ditu, legedian edo teknologian gerta daitezkeen aldaketetara egokitzeko. Aldaketa horiek web orrian argitaratzen diren momentutik aurrera jakinarazitzat emango dira, eta une horretatik aurrera moldaketa horiek indarrean egongo dira.

LEGE APLIKAGARRIA
Honako Lege Jakinarazpen hau espainiar legediaren arabera idatzia dago. Jakinarazpenaren interpretazioarekin edo aplikazioarekin zerikusia duen eztabaidarik edo desadostasunik egotekotan, alderdiek Madrilgo Epaitegi eta Auzitegietan hartutako erabakia onartuko dute, beste edozein foru espresuki alde batera utzita.