Ezagutu gaitzazu minutu batean
Hasiera > Nor gara > Gure proposamena > Ezagutu gaitzazu minutu batean 
Bookmark and Share
Consulta nuestra agenda de actividades
b
PWC-IZQUIERDA-INFERIOR

Munduko Medikuak elkarte independente bat da, eta pertsona guztiek osasunerako eskubidea izan dezaten borrokatzen du. Erakundeak pobrezian bizi diren, genero bazterkeria jasaten duten, gizartetik at dauden edo krisi humanitarioen biktima diren pertsonekin egiten du lan bereziki.


/ / / / / / / Sendatzea da Munduko Medikuak elkartearen eta bertan lan egiten duten boluntario eta profesionalen lehen eginkizuna. Hori dela eta, konpromisoa hartzen dugu arriskuan edo baztertuta dauden herriei, eta hondamendi naturalak, goseteak, gaixotasunak, gatazka armatuak edo bortizkeria politikoa jasaten dituzten pertsonei laguntzeko. Munduko Medikuak erakundekoen ustez, biktimak zaindua izateko duen eskubidea beste edozer gauzaren gainetik dago.
/ / / / / / / Ez dugu soilik Hegoaldeko herrialdeetan lan egiten; ongizate gizarte batean bizi arren baztertuta dauden giza taldeekin ere aritzen gara, batez ere, Osasun Zerbitzu publikoetara jotzerik ez dutenekin. Gure helburua ez da laguntza zerbitzu paraleloa sortzea, baizik eta pertsona guztiek osasun-baldintza egokiak izan ditzaten lortzea.

 

Arreta eta salaketa
/ / / / / / / Munduko Medikuak elkarteak osasunaren arloan laguntza ematen die pobrezia eta bazterketa soziala pairatzen dituzten herriei eta krisi humanitarioen biktima direnei; aintzat hartzen ditu bere giza eskubideak urratu dituztela sentitzen duten pertsonak; sentsibilizazio ekimenak prestatzen ditu gizartean aldaketa eragiteko; eta bidegabekeriak salatzen ditu.
/ / / / / / / Munduko Medikuak elkartea bertako bazkideek, era boluntarioan, zuzentzen dute, eta kide horiek politikoki eta ekonomikoki parte hartzen dute.


/ / / / / / / 800 boluntario baino gehiagok hartzen dute parte Munduko Medikuak elkartean, batez ere hainbat Elkarte Autonomotan banatuta dauden 12 egoitzetan. Horrez gain, 700 langile baino gehiago ere baditu, eta milaka diru-emailek ere bizirik mantentzen laguntzen digute. Guztion artean gaixotasun guztien aurka (bidegabekeria barne) borrokatzeko egiten dugu lan, elkarlanean.
/ / / / / / /