Ekintza-arloak
Hasiera > Nor gara > Gure proposamena > Ekintza-eremua 
Bookmark and Share
Consulta nuestra agenda de actividades
b
PWC-IZQUIERDA-INFERIOR 2

Nazioarteko Elkarlana
/ / / Munduko Medikuak elkartearen Nazioarteko Elkarlanaren ezaugarri nagusia da ordezkaritza duen herrialde guztietako biztanleria baztertuaren osasuna hobetzeko egiten duen lana. Horrez gain, bazterkeria-egoera guztiak salatzen ditu Giza Eskubideetan oinarrituz, eta generoaren ikuspuntutik.
/ / / Helburu horrekin, 70 proiektu baino gehiagotan ari gara lanean Afrikako, Amerikako eta Asiako 20 herrialde edo lurralde baino gehiagotan.


/ / / Jo Nazioarteko Elkarlanaren atarira


/ / / Tematuta gaude osasuna oinarrizko eskubide izan dadin, eta gizonen eta emakumeen beharrizanek erantzun eta arreta egokia izan dezaten.
/ / / Gainera, uste dugu Nazioarteko Elkarlanak zera izan behar duela kontuan:


/ / / a) Erasandako herrien parte hartzea bultzatzea, eta haien eskubideak eta komunitateko elkarteak erabil ditzan ere bai, proiektu berriak sortzeko.
/ / / b) Sarean lan egitea, beharrezko baldintza sinergikoak lortzeko; hala, posible izango baita tartean dauden herrien gizarte- eta osasun-baldintzak hobetzea.
/ / / c) Lanean dihardugun herrialdeetako zerbitzu-publikoak sendotzea.
/ / / d) Tokian tokiko erakundeekin elkarlanean aritzea. Horretarako, garrantzitsua da lanean dihardugun herrialdeetan presentzia egonkorra edukitzea, proiektuen jarraipena egin ahal izateko.
/ / / e) Nazioarteko Elkarlaneko proiektuak deszentralizatzea. Hala, gurekin lanean dihardutenen eta gizarte zibilaren parte-hartzea eta inplikazioa handiagoa izango da.
/ / / f) Nazioarteko Elkarlaneko proiektuak finantzatzeko bide zehatz batzuk erabiltzea. Bide horiek bermatu ahal izango dute gure proiektuen aniztasuna, jasangarritasuna eta independentzia politikoa errespetatuko direla.
/ / / g) Beharrezko tresnak erabiliz, proiektuen kalitatea etengabe hobetzeko prozesuak martxan jartzea.
/ / / Nazioarteko Elkarlaneko proiektuak bi taldetan banatzen ditugu: Ekintza Humanitarioa eta Garapenerako Elkarlana.
/ / / Ekintza Humanitarioa


/ / / Munduko Medikuak elkarteak horrela ulertzen du Ekintza Humanitarioa: natura-hondamendiek edo gatazkek eragindako biktimei laguntzeko ekintza multzoa. Ekintza horien helburua da sufrimendua gutxitzea, biziraupena bermatzea, duintasuna defendatzea eta oinarrizko eskubideak defendatzea, batez ere osasuna izateko eskubidea.
/ / / Oinarrizko beharrizanak asetzeaz gain, Munduko Medikuak elkarteak lan egiten duen herri horien ahultasuna handitzea ekidin nahi du. Horretarako, hondamendiaren ondoren birgaitzea martxan jartzeko eta garatzeko oinarriak ezarri nahi ditugu, beste hondamendi batzuk saihesteko neurriak ere aplikatuz.
/ / / Honako herrialde hauetan ditugu Ekintza Humanitario programak:
/ / / Palestinako herrialde okupatuak, Haiti, eta Etiopia.

Garapenerako Elkarlana
/ / / Munduko Medikuak elkarteak egiten duen Garapenerako elkarlana batez ere osasunaren arlokoa da. Lehen Mailako Osasun-arreta pertsona guztiei osasuna era erraz eta bidezkoenean helarazteko bidea dela uste dugu. Horretarako, komunitateko gizarte talde guztiekin lan egiten dugu, haien beharretara egokituz; hala, jasoko duten osasun-zerbitzua benetan izango baita bidezkoa.
/ / / Gure lana, batez ere, osasun-zerbitzu publikoak sendotzea da. Garrantzia berezia ematen diogu gizarte zibilak politikan presioa egiteari osasun-zerbitzuak eskuragarriago izatea lortzeko.
/ / / Honako herrialde hauetan ditu Munduko Medikuak elkarteak Garapenerako Elkarlan programak:
/ / / Angola, Bolivia, Burkina Faso, Saharako errefuxiatuen kanpamentuak, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Honduras, Mali, Mauritania, Mozambike, Nikaragua, Perú, Senegal, Sierra Leona, Tanzania eta Palestinako Lurralde Okupatuak.

Gizarteratzea
/ / / Gizarteratzea lotuta dago integrazioarekin, kohesioarekin eta justizia sozialarekin, eta haren helburua gizarteko kide guztiek, gizarteko edozein arlotan (ekonomian, justizian, politikan, kulturan, etab.), berdintasunez parte hartu ahal izateko eskubidea errealitate bihurtzean datza.
/ / / 28 proiektu ditugu martxan Estatuko 12 Erkidego Autonomotan, eta gure gizarteak baztertu dituen 20.000 pertsona baino gehiagori laguntza ematen diegu.
/ / / Jo Gizarteratzera


/ / / Gure ekintzak Gizarteratzearen arloan
/ / / Gizarteratzea prozesu bat da, eta, haren bidez, bazterkeria jasaten duten pertsonei, edo bazterkerian erortzeko arriskuan daudenei, gizartean txertatzen laguntzen saiatzen gara. Gizarteratzea deritzon kontzeptu hau giza bazterkeria deritzonaren osagarria da.
/ / / Giza bazterkeria egoera gisa definitzen da; gizarteratzea terminoak, berriz, bazterkeria desagerrarazteko politikei eta ekintzei egiten die erreferentzia. Erantzun politiko aktibo eta parte-hartzaile bat da; pertsonen eskubideak pasiboki babestea baino gehiago, guztiok oinarrizko aukera eta baliabideak izan ditzaten bermatzea du helburu, ekonomian, gizartean eta politikan eskubide osoz parte hartu ahal izan dezagun, eta bizi-baldintza duinak izan ditzagun.


/ / / Gizarte Mugimendua
/ / / Gaixotasun guztiei aurre egiteko, baita bidegabekeriari ere, gizartean eragin eta biztanleak mugiarazi behar ditugu, guk egunero ikusten dugun gauza bera ikusteko gai izan daitezen lortzeko, eta gure ekintzak babes ditzaten konbentzitzeko.
/ / / Gure zilegitasunaren oinarria haien osasuna kaltetzea dakarren bazterkeria eta pobrezia egoeran bizi diren pertsonei ematen diegun laguntza zuzena da. Baina gizarteko bidegabekeriak desagerrarazteko behar dugun boterea eta indarra gizartearen babesak ematen digu. Izan ere, gizartearen babesik gabe, ez daukagu zereginik.
/ / / Jo Gizarte Mugimendura


/ / / Gure ekintzak Gizarte Mugimenduaren arloan
/ / / Munduko Medikuak elkartearen Plan Estrategikoan biltzen denez, gizartean aldaketa bat eragiteko lanean ari gara, gizarte eredu berri bat sortzeko; bidezkoagoa, solidarioagoa eta berdintasunezkoa, eta hori gure goiburuan islatzen da: “gaixotasun guztiei aurre egiten diegu, baita bidegabekeriari ere”, Berdintasunik eza eta bidegabekeria dira munduko biztanleriaren hiru herenak osasunik eta bizimodu duinik gabe bizirautera behartzen dituen arazoen oinarria (hala adierazi du OMEak Osasuna baldintzatzen duten giza elementuei buruzko txostenean).
/ / / Gure ustez, Gizarte Mugimendua gizarteko hainbat arlotako pertsonen parte-hartzea bultzatzen duen prozesua da, gizartean aldaketak eragiteko helburuarekin. Aldaketa horiek eragiteko, helburu konkretuak dituzten ekintzak erabiliko ditugu.
/ / / Gizartea sentsibilizatu beharra dugu, mundu osoko herritarrak bilduko dituen kultura bat eraikiz (Garapenerako Hezkuntza), eta sarean lan eginez gure ideiekin bat datozen beste erakunde batzuekin, hala Iparraldeko nola Hegoaldeko herrialdetan. Horrela, gizartea mugiaraziko dugu, eta agintarien inplikazioa lortuko dugu (eragin politikoa) mundu osoko herritarrek Osasun zerbitzua era aske eta eraginkorrean erabiltzeko eskubidea izan dezaten.
/ / /