Dona

Gida didaktikoa 'Mundua Mugimenduan: eskubide kontua'

Fotografía: Ana Cebrián

Gida didaktikoa 'Mundua Mugimenduan: eskubide kontua'

Documentos-Guías
Ikastetxeetan migrazio-prozesuak eta nortasun aniztunak lantzeko gida didaktiko.

Gidak bi zati ditu. Lehenengo zatian osasunaren mugatzaile sozialei eta gure esku-hartzeetan eztabaidatzen dugun eraldaketa sozialerako hezkuntzaren estrategiari buruzko sarrerako atala dugu.

Bigarren zatian Ana Cebrián irudigile eta hezkuntza artistikoko irakasleak diseinatutako lau ariketa didaktiko ditugu.

Ariketak hezkuntzaren profesionaletara eta Munduko Medikuak erakundeko talde teknikora zuzenduta daude. Horietan, bi atal tematiko bereiziko ditugu: migrazio-prozesua, MIGRATU eta IZAN eta GEHITU ariketa rekin, eta nortasun aniztunen atalean PARTEIZAN eta LOTU ariketak aurkituko ditugu. Ariketa bakoitzak 4 orrialde ditu, eta bertan jarraibideak eta gidaren glosarioan sakonduko diren oinarrizko kontzeptuak daramatzaten etiketak aurkituko ditugu. Irakasleek ariketen edukiak sormenez eta inspirazioz alda ditzakete dagozkion testuinguruetan.