Osasun-zentroetan migratzaileen eta pertsona arrazializatuen gizarteratzea eta arreta hobetzeko gidaliburu praktikoa
Gidaliburu hau «Onargarritasuna osasunaren arloan arrazakeriaren aurkako eta genero intersekzionaleko ikuspegiarekin. Metodologia berritzailea eta besterengarria migratzaileen eta pertsona arrazializatuen osasunerako eskubidea hobetzeko” proiektuaren parte da, Plus Europako Gizarte Funtsak diruz lagundutakoa eta batera finantzatutakoa Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioko Migraziokudeaketaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez.
Osasun-sistema publikoko langile administratibo eta soziosanitarioek, migratzaileek eta Munduko Medikuak erakundearen langile tekniko eta borondatezkoek egindako elkarlanaren emaitza da argitalpen hau.
Gure eskerrik beroena eman nahi diegu ikerketan parte hartu duten migratzaile guztiei, Espainiako osasun-sistema publikoaren barruan haien eskarmentua, istorioak eta kezkak partekatzeko orduan izan duten ausardiagatik, nahiz eta prozesuak beldur eta ziurgabetasun handiak sortu. Halaber, eskerrak eman nahi dizkiegu osasun-sistema publikoko langileei, errespetuz eta ulertuz entzun dutelako migratzaileek partekatu behar zutena, eta argi eta garbi transmititu dituztelako eguneroko jardunean dituzten zailtasunak.
Azkenik, aipamen berezia egin nahi diegu Munduko Medikuak erakundeko teknikari eta borondatezko langile guztiei, ikerketa hau erraztu dutelako eta gure erakundearen landa-lanaren funtsezko zati izan direlako. Ez ditugu ahazten, halaber, haien eskuzabaltasunarekin horrelako lanak egiteko aukera ematen duten emaileak, gizarte bidezkoago eta solidarioago baterantz aurrera egin dezagun.